jueves, 1 de diciembre de 2011

.Durangoko liburu eta diska azoka.

Kaixo lagunok!


Badakizuen bezala eta ez badakizue nik esango dizuet: laster Durangon azoka bat ospatuko da, liburu eta disken azoka hain zuzen ere. Aurten abenduaren 2tik 8ra ospatuko da Landako erakustazokan.


Euskal Herri osoan dauden argitaletxeak batzen dira bertan, eta bai nobedadeak eta bai aurreko urteetan izandako liburuak eta diskak jartzen dituzte salgai. Esan daiteke, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskarazko eta euskararen kultur erakustoki handi bat dela eta jai nagusi bihurtzen da.


Lehen edizioa (Francoren diktadurapean oraindik), 1965eko azaroaren 1ean ospatu zen Andra Mariko arkupean. Edizio horretan 19 argitaletxeak hartu zuten parte. Lehen edizio hau Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Urte honetatik aurrera urtero antolatu zen Andra Mariko elizpean 1967an izan ezik, eliz konponketak zirela eta. 


1974an lehenengo aldiz Merkatu Plazan kokatu zen, bertan jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak ostopoak jarri zituelako horretarako. Horrela jarraitu zuen 1996ra arte. 1980tik aurrera abenduan egiten hasi zen.


1992an Argizaiola saria banatzea erabaki zen eta 1996an merkatu plaza utzi eta karpa erraldoi batean ospatzen hasi zen. Jada, 2003tik aurrera Landako Erakustazokan ospatzen da eta esan daiteke azokak leku finko bat duela eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsu bat bilakatu dela. 


Aurten, hainbat kontzertu emango dituzte Plateruena Kafe Antzokian. Animatu ahal zarete eta etorri ahal zarete kontzertu izugarri hauek ikustera!!


Abenduaren 3an: Governors eta Eratu.
Abenduaren 4an: Kerobia.
Abenduaren 5ean: Ze esatek!
Abenduaren 6an: Esne Beltza.
Abenduaren 7an: Gaztezulo jaia, bertan Lisabo eta Jupiter Jon arituko dira.
Abenduaren 8an: Etxe eta Akrobatak.


Animatu zaitezte!! Euskal musika aurrera eramateko aukera bikaina baita! :)


Hurrengoarte!


OIHANE.



qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario