viernes, 28 de octubre de 2011

Umeen onerako, aukeratu musika!

Kaixo!
Gaur, musikak haur eta lehen hezkuntzan duen garrantzia azalduko dizuet.

MUSIKAREN GARRANTZIA

Gero eta ohikoagoa da musika haur eta lehen hezkuntzan sartzea, umeen garapen intelektual, entzumenezko garapena, zentzumen garapena, garapen motorea eta hizkuntz garapena hobetzen ditu eta.

Musika oinarrizko elementutzat hartzen da haurtzaroko lehenengo etapan. Umea, beste era batera hasten da adierazten, eta horretarako musikak garrantzi handia du bere eguneroko ekintzetan autonomia ematen dielako, bere burua eta inguruan duena zainduz eta bere erlazio mundua nagusituz.

Musikak pertsonak elkartzen ditu. Musikarekin kontaktu zuzena daukaten umeek, beste umeekin hobeto moldatzen dira, euren artean komunikazio harmoniatsu bat garatuz . Musikak asko laguntzen die adin horietako umeei segurtasuna ematen die, konfiantza abesti berdinak elkartrukatzean eta laguntza, kolaborazio eta errespetu giro baten parte sentitzen direlako.

MUSIKAK DUEN ONURA UMEENGAN

Alfabetazio etapa estimulatuagoa ikusten dan musikari esker.  Umeen abestietan normalean, silabak errimatuak dira eta askotan errepikatzen dira, hauek keinuekin ustartzen baditugu umeak abestera bultzatzen ditu, honi esker, bere hitz egiteko era hobetzen du eta hitzen esanahia ulertzen laguntzen die. Alfabetizazioa azkarrago bat eman daiteke. 

Musikari esker, umeek erreztasun handiagoa izango dute beste hizkuntz batzuk ikasterako momentuak, bere oroimena hobetuz. Umeen gorputz adierazpena estimulatuagoa ikusten da; beraien koordinazioa eta jokabide ezberdinen konbinaketa hobetzen.


Artikulu hau http://www.guiainfantil.com/servicios/musica/beneficios.htm orrialdetik ateratu dut.

OIHANE.