martes, 6 de diciembre de 2011

.Musikaren dinamikak.

Kaixo lagunok! 


Gaur musikaren dinamikak ikasiko ditugu. Badakizue zer den dinamika bat? Dinamika musikaren intentsitateari egiten dio erreferentzia. Hemen gutxienez 8 dinamika ezberdin aurkitu ahal ditugu, soinu leunetik hasten soinu indartsuaraino. 

  • pp (pianissimo): Oso suabe
  • p (piano): Suabe
  • mz (mezzo piano): Ez hain suabe. Normalean orkestratan erabiltzen da. 
  • mf (mezzo forte): Pixkat forte
  • f (forte): Forte
  • ff (fortissimo): Oso forte
Eta gero muturreko soinu bat lortu nahi baduzu, letrak gehitzen doaz:
  • ppp (pianissimo piano): Oso oso suabe
  • fff (fortissimo forte): Oso oso forte


Hurrengoarte!!

OIHANE.
qrcode

lunes, 5 de diciembre de 2011

.Musikaldia.

Kaixo lagunok! 


Gaur musikaldiari buruz hitz egingo dizuet. Ekitaldi ospetsu hau EHMEren (Euskal Herriko Musika Elkartea) esku antolantzen da. Euskal Herriko Musika Elkartea 1994ko Abenduan sortu zen 8 eskola kideekin. Gaur egun 61 eskolek osatzen dute udal finantziazioarekin. Beraien hitzetan: " Gure asmoa Euskadiko ekimen publiko batetik eta arautua ez den musika bultzatzea eta dinamizatzea da".


Aurten, musikaldia Maiatzaren 21ean ospatu zen Gasteiz-en. Festa hau urtean bitan egiten den ospakizuna da Euskal Herriko musika eskolekin. Horretarako, 6 giro ezberdin egon ziren non ikasleek beraien piezak jotzen aritu ziren ikusleek gozatu zezaten musika orduekin. Honetaz gain ere, ikasleek kalejira egin  zuten hiriaren zentro historikotik.


Egunaren programa hurrengoa izan zen:


9.30 PARKINGean. Musika eskoletako autobusak Gasteizera heldu.
10.15 ONGIETORRIA. Musikaldiaren aurkezpena
10.30-14.30 MUSIKA ESKOLEN EMANALDIA. Prestatutako 6 eszenario ezberdinetan eta hiriaren erditik.
12.00 LUNCH. Luis Arambururen musika eskolan.
13:00 KALEJIRA Fueros plazaraino
13.30 ELKARKETA Fueros plazan 3 abesti jo zituzten denok batera (Musikaldiaren abestia, Araban bagare eta Ikusi mendizaleak)
14.00 IXTEA
17.00 EIO GAZTE KONTZERTUA Jesus Guridi kontserbatorioan.


Hemen eitb-en notiziaren link-a utziko dizuet: http://www.eitb.com/es/videos/detalle/663245/los-sonidos-musikaldi-2011-se-aduenan-vitoria-gasteiz/






Musikaldia oso aberasgarria iruditzen zait, musika ikasleek ikasi dutena jende aurrean aurkeztu ahal dutelako. 


Hurrengoarte! :)


OIHANE.


qrcode


.Abestien bidez ikasten.

Kaixo lagunok!


Gaur abestien inguruan arituko naiz. Umeek betidanik gauzak hobeto barneratzen dituzte musikaren bidez, errezagoa delako erritmoarengatik. Oso aberasgarria izan daiteke abestien bidez ikastea, erritmo ezberdinak ikasten dituzten bitartean, garrantzizko gauzak ere ikasten ari direlako.


Hemen utziko dizkizuet honen adibideak:


ALFABETOA IKASTEKO ABESTIA


ZENBAKIAK IKASTEKO ABESTIA


KOLOREAK IKASTEKO ABESTIA


Eta hauek alde batera utzita, ere hizkuntzarekin zerikusia duten abestiak, adibidez; Ingelesez dauden abestiak.


ANIMALIAK IKASTEKO ABESTIA


GORPUTZAREN ATALAK IKASTEKO


ZENBAKIAK IKASTEKO ABESTIA




Abesti asko daude, eta nire ustez ikastolan gehiago erabili behar den metodoa da, aintzinean ere horrela ikasten zutelako eta gauzak hobeto barneratzen direlako musikaren laguntzarekin.


Hurrengoarte! 


OIHANE.


qrcode

domingo, 4 de diciembre de 2011

.Musikoterapia.

Kaixo!


Beste sarreran aipatu bezala, oraingoan ere musikoterapiari buruz jarraituko dut hitz egiten. Baina gaur esparru ezberdin batera bideratuko dut musikoterapia, hezkuntz berezia behar duten umeen esparrura hain zuzen ere. Gaur azalduko dizkizuet zeintzuk diren lortu nahi dituzten helburuak musikoterapiaren bidez.


HELBURUAK


Bi zutabetan sailkatu daitezke:


1. Hezkun bereziko irakaslearen prestakuntza:


- Irakaslearen formazioa musikoterapia maila indibidual eta kolektibo batean irakasteko.
- Musikaren balio terapeutikoaren ezagutza.
- Musikoterapian funtzeskoak diren nozio operatiboen eskuratzea.
- Umearen eta musikoterapiaren arteko erlazioaren arazo garrantzitsuen analisia.
- Lan egiteko teknikak, komunikatzeko baliabideak eta metodoak eskuratzea.
- Programa bat egiteko kriterioen zehastapena.
- Gaitasun zientifikoak eta terapiaren ebaluaketaren eskuratzea. 
- Irakaslea bere bizipena umeei tranmititzeko gai izatea.


2. Lortu nahi duguna hezkuntza bereziko umeengan musikoterapiaren bidez 


OROKORRAK


- Afektbitatea eta portaera hobetzea.
- Funtzio psikofisiologikoak hobetzea.


PSIKOFISIOLOGIKOAK


- Mugimendua eta pertzepzioaren gaitasunen garapena.
- Garapen psikomotorea.
- Entzun-bereizketaren garapena.
- Komunikatzeko baliabideak lortzea
- Garapen lokutiboa
- Umeari bizipen musikalez hornitzea
- Fenomeno musikalaren bizipena.


AFEKTIBO. EMOZIONALAK. KOGNITIBOAK, IZAERAZKOAK.


- Musikaren balio estetikoen sentsibilizazioa.
- Soinua duen munduaren hurbilketa.
- Autoestima indartu.
- Portaera on bat izateko arauak sortzea
- Garapen inteligentea
- Atentzioaren eta obserbazioaren garapena.
- Bakoitzarengan daukaten konfiantza sustatzea.
- Barnean daukaten energiaren askatasuna.


SOZIALAK


- Erlazio interpertsonalak sustatzea.
- Umea integratea bai taldean eta bai gizartean, erlazio zuzen bat izan ditzan besteekin.
- Umea gizarteratu eta berrezi.
- Gizarte eta ikastetxeko integrazioa sustatu. 






Honen bidez azaldu nahi dudana da, musikaren bidez gauza asko lortzen direla eta ez dela hain zaila lortzea. 


Hurrengoarte!


OIHANE.





qrcode

.Musikoterapia.

Kaixo lagunok!

Gaur musikoterapiari buruz hitz egingo dizuet. Musikoterapia, musikaren eta bere elementu musikalen (soinua, erritmoa, melodia eta harmonia) erabilpenean datza. Honek musikoterapeuta aditu batek burutu beharreko prozesu bat da eta talde edo paziente batekin burutzen da. Honen helburua komunikazioa, erlazioak, ikasketa, mugimendua, adierazpena, organizazioa sustatzea da, eta beste helburu terapeutiko batzuk ditu hala nola, behar fisikoak, emozionalak, mentalak, sozialak eta kognitiboak asetzea.



Baina kontu handiz ibili behar gara, zeren eta musikoterapia eta hezkuntza musikala oso ezberdinak dira. Oso ohikoa da gendeak termino hauek nahastea eta ideia oker batean daude murgildurik. 8 ezberdintasun egon daitezke termino hauen artean:


1. Hezkuntza musikaleak musika erabiltzen da helburu bat bezala (musikatresna bat jotzen irakasten dugu) baina musikoterapian, musika aldaketak eragiteko baliabide bezala erabiltzen da.
2. Hezkuntza musikalean, prozesua itxi eta hezigarri da curriculum batean oinarritua, eta musikoterapiaren prozesua, aldiz,  irekia, experimentala, interaktibo eta ebolutiboa.
3. Hezkuntza musikalean edukiak gaietan antolatzen dira eta hauek curriculum-ean agertzen dira azalduta, aldiz, musikoterapiaren edukiak dinamikoak dira eta prozesuaren arabera joaten dira sortzen.
4. Hezkuntza musikalaren helburuak orokorrak eta unibertsalak dira baina musikoterapian helburuak indibidualak eta partikularrak dira.
5. Hezkuntza musikalaren ekintzak diseinatu egiten dira egitearen kalitatea hobetzeko baina musikoterapian, bakarrik hartzen da kontuan egitearen balio terapeutikoa.
6. Hezkuntza musikalean ez dira kontuan hartzen aurretiko ebaluaketa baizik eta guztiei modu berdintsu batean ebaluatzen zaie baina musikoterapian, kontuan hartzen da hasierako ebaluaketa eta ebaluatzen du jarri diren xede dinamikoen bidez aurretiko ebaluaketa egin ostean.
7. Hezkuntza musikalean prozesuaren arduraduna irakaslea da eta musikoterapian terapeuta bat.  
8. Hezkuntza musikalean erlazioa ikasle-irakasle artean ematen da, non irakaslea edukien hornitzaile bihurtzen da, aldiz, musikoterapian, erlazioa musikoterapeuta baten eta bezero baten artean ematen da, laguntzazko alintza bat sortuz, hau da, edukiak bezeroak dauzka, ez terapeutak. 


Baina, lasai dena ez da ezberdintasunak, euren artean ere hainbat berdintasun daude: 


1. Biek erabiltzen dute musika lan egiteko funtzezko elementu bezala. 
2. Biek erabiltzen dute musika hizkuntz eta komunikatzeko baliabide bezala. 
3. Biek eratzen dute erlazio interpertsonal bat irakasle edo musikoterapeuta eta ikasle edo bezeroaren artean.
4. Biek ezartzen dituzte bete behar diren helburu batzuk.
5. Biek prozesu sistematiko bat erabiltzen dute, hau da, biek daukate asmoak, organizazioa eta erregulartasuna.
6. Biek proposatzen dituzte ejekuzio musikalak.






Eta honekin amaitutzat ematen dut sarrera hau, hurrengoan ere musikoterapiari buruz jarraituko dut hitz egiten.


Hurrengoarte!


OIHANE.


qrcode

.Euskararen Eguna.

Kaixoooo!


Bueno, batzuk jakingo duzue baina beste batzuk ez. Beste egunean, Abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA ospatu zen Euskal Herriko hainbat herritan. Honekin batera esan behar da, euskerak eta musikak erlazio estu bat daukatela elkarrekin.


Hizkuntzari aberastasun bat emateko, oso garrantzitsua da musika, zeren eta herri bateko ondare garrantzitsuenetarikoak hizkuntzarekin zerikusia dute eta honekin batera musikarekin. Horregatik esan daiteke euskara eta bere musika, hizkuntz honekin sortu den musika, Euskal Kulturaren barnean kokatu dezakegula.






Badakizuenez, ikastetxe ezberdinetan ospatzen da, eta hainbat jarduera prestatzen dira eguna ondo ospatzeko. Lehenik eta behin, irteeratxo bat, gero, danok batera ekitaldi bat egiten dute eta hemen hainbat ekintza bateratzen dira; bertsoak bota, euskarazko abestiak abestu, instrumentu ezberdinak jo (txalaparta...).
Eta oso garrantzitsua den zerbait bete behar dute ikasle guztiok: EUSKARAZ HITZ EGITEA egun guztian zehar.


Hizkuntza bat aurrera ateratzeko, bere erabilera sustatu behar dugu eta hau oso garrantzitsua izan daiteke ikastetxe batean aurrera eramateko. 






Hurrengoarte!!


OIHANE 
qrcode

viernes, 2 de diciembre de 2011

.Soinua.

Kaixo  lagunok!!


Badakizue zer den soinua ezta? Bueno, ez dakizunoei hemen azalduko dizuet; soinua airetik edo beste material batetik uhin bezala izakien entzumen organotik burmuinera garraiatzen diren bibrazioak dira. 


Badakizuenez klaseetan ume asko daude eta guztien arreta berenganatzea oso zaila izaten da. Horretarako oso garrantzitsua da musika. Musikaren bidez, umeak aktibatu, lasaitu.... ahal dituzu, eta horren onez klasea hasi baino lehen musika jarri ahal duzu, bai umeak aktibatzeko edo patiotik datozen momentuan lasaitzeko.


Adibidez; matematikako klasean zaude eta umeak guztiz lasai daude, baina arazoa da ariketak amaitu behar dituztela. Zer egin? Zergatik ez diozu musika pixka bat jartzen? Egoera honentzako musika aproposena nire ustez, Alaitz eta Maiderren TXANPON BATEN TRUKE.


Aldiz, euskarako klasea hastera doa, baina patio ordutik umeak etorri dira orain dela 5 minutu, lasaitzeko zer egin dezakezu? Ba musika jarri! noski! Oraingo honetan, egoera aztertu eta gero musika hau jarriko nuke umeak lasaitzeko, Adelen SOMEONE LIKE YOU.


Nire ustez, musikaren bidez emaitza hobeagoak lortu dezakegu umeengan. 


Hurrengoarte!

OIHANE.

qrcode

jueves, 1 de diciembre de 2011

.Durangoko liburu eta diska azoka.

Kaixo lagunok!


Badakizuen bezala eta ez badakizue nik esango dizuet: laster Durangon azoka bat ospatuko da, liburu eta disken azoka hain zuzen ere. Aurten abenduaren 2tik 8ra ospatuko da Landako erakustazokan.


Euskal Herri osoan dauden argitaletxeak batzen dira bertan, eta bai nobedadeak eta bai aurreko urteetan izandako liburuak eta diskak jartzen dituzte salgai. Esan daiteke, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskarazko eta euskararen kultur erakustoki handi bat dela eta jai nagusi bihurtzen da.


Lehen edizioa (Francoren diktadurapean oraindik), 1965eko azaroaren 1ean ospatu zen Andra Mariko arkupean. Edizio horretan 19 argitaletxeak hartu zuten parte. Lehen edizio hau Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Urte honetatik aurrera urtero antolatu zen Andra Mariko elizpean 1967an izan ezik, eliz konponketak zirela eta. 


1974an lehenengo aldiz Merkatu Plazan kokatu zen, bertan jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak ostopoak jarri zituelako horretarako. Horrela jarraitu zuen 1996ra arte. 1980tik aurrera abenduan egiten hasi zen.


1992an Argizaiola saria banatzea erabaki zen eta 1996an merkatu plaza utzi eta karpa erraldoi batean ospatzen hasi zen. Jada, 2003tik aurrera Landako Erakustazokan ospatzen da eta esan daiteke azokak leku finko bat duela eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsu bat bilakatu dela. 


Aurten, hainbat kontzertu emango dituzte Plateruena Kafe Antzokian. Animatu ahal zarete eta etorri ahal zarete kontzertu izugarri hauek ikustera!!


Abenduaren 3an: Governors eta Eratu.
Abenduaren 4an: Kerobia.
Abenduaren 5ean: Ze esatek!
Abenduaren 6an: Esne Beltza.
Abenduaren 7an: Gaztezulo jaia, bertan Lisabo eta Jupiter Jon arituko dira.
Abenduaren 8an: Etxe eta Akrobatak.


Animatu zaitezte!! Euskal musika aurrera eramateko aukera bikaina baita! :)


Hurrengoarte!


OIHANE.



qrcode

miércoles, 30 de noviembre de 2011

.Musikatresnak sortzen!.

Kaixo lagunok!


Txirula ensaiatu duzue? Pozten naz! Bueno, gaur musikatresna batzuk egingo ditugu, perkusiozko tresna batzuk hain zuzen ere. Prest?


MARAKAK


Zer behar duzu?


1. Plastikozko edalontziak
2. Plastikozko botila txikiak
3. Jelosia edo zinta isolatzailea (marakak edalontziekin egiten baditugu)
4. Kanikak, plastikozko botoiak edo edozein lekale
5. Artaziak

Nola egin?

1. Hartu edalontzi bat eta lekaleekin, botoiekin edo kanikekin bete ezazu erdiraino. Plastikozko botila erabiltzen baduzue, prozedura berdina jarraitu (arrozarekin bete ahal duzue).
2. Itxi botila tapoiarekin edo jar ezazu edalontzi bat alderantziz eta zinta isolatzailearekin pegatu itzazu.
3. Nahi duzun bezala apaindu ahal duzu, hala nola, tenperekin margoztu, zeta paperakin pegatzen...
4. Azkenik, astindu ezazu eta bere soinua entzun ahal duzu. Hasi zaitez lehen landutako erritmoa lantzen eta animatu zaitez zure konposizio musikoak egitera.


PANDERETA

Zer behar duzu?

1. Margoak
2. Berniza
3. Pastelak egiteko molde bat
4. 8 kazkabilo
5. Egunkari zaharrak
6. Baselina
7. Papereztatzeko goma
8. Artilea

Tresnak:

1. Pintzelak
2. Ura
3. Plater bat
4. Artaziak

Zelan egin?

1. Pastelak egiteko moldean, baselina jarri.
2. Ondoren, papereztatzeko kolaren laguntzarekin pegatu itzazu egunkari zaharrak pastelak egiteko moldean. Kontuz! Ezin duzu zati txiki bat ere ez ezer jarrik barik utzi eta saiatu zaitez azal guztiak lodiera berdina izatea (gutxi gora behera zentimetro erdi).
3. Utz ezazu bi egunetan zikatzen eta gero atera ezazu moldea.
4. Errepasatu moldea: soberan dauden paperak moztu eta margoztu gustoko dituzun koloreekin.
5. Margoa ziku dagoen momentuan bernizatu pandereta.
6. Berniza ziku dagoen momentuan, hartu artilea eta jarri kazkabiloak.
7. Listo! Hasi ahal zara jotzen zure pandereta!

Klasean egin ahal diren musikatresnak dira eta umeei gustatuko zaielakoan nago! Animatu zaitezte praktikara eramaten.

Hurrengoarte! :)

OIHANE.
qrcode

domingo, 27 de noviembre de 2011

.Txirula.

Kaixo! :)


Gaur, txirularen beste partitura bat jarriko dizuet praktikatzen jarraitzeko oraingo hontan gabonak hain hurbil ditugunez, gabonetako kanta ospetsu bat jarriko dizuet. Ez ahaztu musika oso garrantzitsua dela gure bizitzan eta ezinbesteko bihurtu ahal dela gure egunerokotasunean.


Animo eta jarraitu entsaiatzen!




Hator hator abestia da, gabon kanta bat da eta euskal herriko etxe gehienetan abesten da gabon gauean. Hemen utziko dizuet letra ere ikasteko eta txirularekin batera abesten animatzeko:


HATOR HATOR


Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.


Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!


Gabon gaua pozik igaro daigun.




Hurrengorarte! :)


OIHANE.
qrcode

lunes, 21 de noviembre de 2011

.Erritmoa.

Kaixo irakurleok!
Gaur musikaren arlo garrantzitsu bat ikasiko dugu, Erritmoa. Erritmoa, unitate errepikakorrak dira eta tempo, konpas eta azentuek osatzen dute. Erritmo errezenak, bitarrak eta hirutarrak dira. 



Lehen Hezkuntzan erritmoa hobeto lantzeko eta beste egunean ikasi genuen noten balioa errepasatzeko musikogramak egitea da metodorik onena. Musikogramak obra musikal batean dauden elementu ezberdinen (erritmoa, esaldiak, tinbreak, konpasak...) errepresentazioari deritzogu. Elementuen kantitatea zehazteko koloreak erabiltzen dira (linea melodiko ezberdinak, akordeak edo baztertuta dauden notak), laukizuzenak (notaren balioa zehazteko) eta altuera noten posizioa zein den adierazteko. 
Abantailak oso adierazkorrak dira, partituraren ikuspegi global eta errez bat eskaintzen digun bitartean ulermena, partituraren jarraipena edo analisia egiten errazten digulako. Nire ustez, haurrentzako metodo oso on bat suertatu daiteke erritmoa ikasten dauden bitartean, partitura bat jarraitzen ikasten dutelako. Gainera, metodo honen bitartez gauzak azkarrago ikasiko dituztela uste dut. 
Hemen utziko dizuet musikograma baten adibidea:



Hurrengorarte!


OIHANE

qrcode

.Txirula.

Kaixo!


Gaur instrumentuen familiak alde batera utziko ditugu familia bat izan ezik, haizezkoak. Haizezkoen barruan aipatu genuen txirula, gogoratzen duzue? Ez baduzue gogoratzen sartu zaitezte .Haizezko instrumentuak. sarreran eta gogora itzazue.


Gaur txirulari buruz hitz egingo dugu: txirula ikastolan erabiliko dugun instrumentu bat da, haizezko instrumentu bat hain zuzen ere. Aintzinatik dator, eta lortu duen ospea instrumentuen munduari hasiera emateko duen aukera pedagogikoei esker izan da. 


Gaur, txirularen notak ikasiko ditugu. Gogoratzen duzue zeintzuk dira notak? Do, Re, Mi, Fa, Sol, La, Si eta Do. Prest? 




Pazientzia handiz hartu ezazue, behin notak ikasita hemen utziko dizuet abesti bat zuek praktikatzeko eta ondo pasatzeko txirula jotzen.




Asko ikasi eh? Hurrengo arte!

OIHANE

qrcode

.Noten balioak ikasten.

Kaixo!


Lehenik notak ikasi genituen, gero, zeintzuk ziren familia bakoitzean dauden instrumentuak eta oraingo honetan noten balioa zein den ikasiko dugu. Nota bakoitzak partitura baten barruan dagoenean, irudi ezberdina eta iraupen ezberdina izan ahal dute. Horregatik, partitura bat interpretatu nahi badugu, ezinbestekoa da bakoitzaren iraupena eta balioa jakitea.


Zuek ez zarete oso nagusiak, beraz, lehen hezkuntzan ikasiko ditugun irudiak hauek dira: kortxea, beltza, zuria eta azkenik borobila. Kortxeak, beltzaren erdia balio du, parte erdia, gero, beltzak zuriaren erdia balio du, hau da, parte oso bat, zuriak aldiz, borobilaren erdia irauten du, hau da, 2 parte eta azkenik, borobila 4 parte irauten duen irudia da.




Honelakoak kontuan izan behar ditugu noten balioak ez ahazteko. Haurrek buruz ikasi beharko duten informazioa da, baina hasieran marrazki hau ikusita azkarrago barneratuko dutela informazioa uste dut.


Hurrengo egunean, txirula ikasiko dugu, prest zaudete?




Aiooo! :)


OIHANE
qrcode

martes, 15 de noviembre de 2011

.Perkusiozko instrumentuak.

Kaixo lagunok! :)
Gaur perkusiozko instrumentuei buruz hitz egingo dizuet, beste egunean agindu bezala. Perkusiozkoak, astintzen edo jotzen duzunean soinua ateratzen duten instrumentuak dira. Perkusiozko instrumentuak erabili ahal dira, erritmoak sortzeko, normalean, beste instrumentu batzuen laguntzaile izanten dira erritmoa sortzeko eta mantentzeko.


2 taldetan sailka daitezke: bere afinazioaren bidez eta bere osagai kartsuaren bidez.


AFINAZIOAREN BIDEZ:



-Altuera definituta daukatenak: Identifikagarriak diren notak sortzen dutenak. Adibidez; xilofonoa, marinba, tinbalak...



-Altuera zehaztugabea daukatenak: Instrumentu hauen notak ez dira identifikagarriak. Adibidez; danborra, triangelua, klabeak, gong-a...





OSAGAI KARTSUAREN BIDEZ

-Haga: xilofonoa, zelesta eta triangelua.
-Xafla: Platiloak, kanpana eta gong-a.
-Mintza: Tinbalak, bonboa, danborra eta pandereta.

Hemen utziko dizuet bideo bat, oso interesgarria dena. 5 urteko ume bat, Jonah Rock system of downen abesti bat jotzen bateriarekin.




Hurrengo arte! :)


OIHANE

qrcode

viernes, 11 de noviembre de 2011

.Harizko musika instrumentuak.

Kaixo guztioi!

Gaur, agindu nizuen bezala, harizko instrumentuei buruz hitz egingo dizuet. Harizkoak, soken bibrazioaren bidez soinua ateratzen duten instrumentuak dira.



Mota ezberdinez osatuta dago talde hau; soka-igurtzia, pultsoa eta puazkoak edo perkutidoak.


1. Soka-igurtzia: Arko batekin sokak igurtzen ditugunean, soinua ateratzen duten instrumetuak dira. Talde hau osatzen duten instrumentuak, biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua dira. Entzun nahi duzu nolako soinu daukan bakoitzak? Sartu zaitez hemen, instrumentuen soinua.




2. Pultso eta puazkoak: Atzamarrekin edo puan baten bidez jotzen diren instrumentuak dira. 
   Atzamarrekin: Arpa, Laud-a, Gitarra, Bandurria...
   Plektoarekin: Mandolina, Banjoa, Balalaika..


.













3. Jotzen den sokazkoak: Konplexua den sistema mekaniko, mazo batzuen bidez kordak jotzen duenean soinua ateratzen instrumentuak dira. 
    Teklatua dutenak: Klabikordioa, Pianoa eta Klabezina...
    Teklatu barik: Espineta...




Hemen jolas bat utziko dizuet! :) Harizko instrumentuen jolasa


Hurrengorarte!


OIHANE.





jueves, 10 de noviembre de 2011

.Haizezko musika tresnak.

Kaixo lagunok!


Badakit irrikitan egon zaretela musika instrumentuen familiak sakontasunez ezagutzeko. Lasai, gaur horri ekingo diogu, gaur haizezko musika tresnak ikasiko ditugu.


Haizezko musika tresnak, soinudun hobi batzuez osatuta daude eta forma eta materia ezberdinekoak aurkitu ahal ditugu. Soinua aterako da, jotzaileak putz egiten duenean. 


Badakizu haizezko musika tresnek 2 motatakoak izan ahal direla? Ba bai, haize-egurrezkoak eta haize-metalezkoak. Jakin nahi duzue zertan ezberdintzen diren? 


Haize-egurrezkoak, aintzinean egurrarekin egiten ziren instrumentuak dira. Duela urte asko egurrez egiten ziren, baina gaur egun batzuk metalez egiten dituzte. Soinu altuen daukaten instrumentik graberaino zerrendatuko ditugu.


1. Flautina
2. Flauta
3. Oboea
4. Adar ingelesa
5. Klarinetea
6. Saxofoia
7. Fagota 
8. Kontrafagota 




Orain, haize-egurrezkoak ikasi eta gero, haize-metalezkoak ikasiko ditugu. 
Haize-metalezkoak, metalez egindako instrumentuak osatzen dute eta aho-pieza baten bidez jotzen dira.Soinu altuen daukan instrumentutik, grabena daukan instrumentuko sailkapena, hurrengoa izango litzateke:


1. Korneta
2. Tronpeta
3. Tronpa
4. Tronboia 
5. Tuba






Eta hau da guztia gaurkoz, hemen utziko dizuet jolas bat gaur ikasi ditugun instrumentuen puzzleak egiteko; Instrumentuen puzzleak. Hurrengo egunean, harizko instrumentuak ikasiko ditugu. 


Hurrengorarte!


OIHANE.



miércoles, 9 de noviembre de 2011

Kaixooo irakurleok!


Gaur instrumentuen familiari buruz hitz egingo dizuet. Badakizuenez, instrumentu bat ondo manipulatzen baduzu, musika sortzen den objetua da. Instrumentu asko daude, eta horregatik sortu ziren instrumentuen familiak. Familiak 3 talde nagusitan sailkatu daitezke: Haizezko musika tresnak, Harizko musika tresnak eta Perkusiozko musika tresnak. 




1914an, Erich Von Hornbostel eta Curt Sachs beste sailkapen bat argitaratu zuten bere Zeitschrift für Ethnologie lanean. Gaur egun sailkapen hau jarraitzen da. 
4 mota ezberdinetan sailkatu zituzten instrumentuak:


1. Idiofono; klabeak, xilofonoa, kanpaia..
2. Membranofono; danborra, tinbalak, kongak..
3. Aerofono;  txirula, tronpeta, saxofoia...
4. Cordofono; arpa, gitarra, biolina...


Gero, XX.mendean Elektrofonoak gehitu ziren, hau da, gitarra eta baxu elektrikoa. 


Baina lasai, gu bakarrik lehenengo sailkapena ikasiko dugu! Hurrengo egunean, haizezko instrumentuak zeintzuk diren ikasiko dugu! 


Hurrengorarte! :)


OIHANE.