miércoles, 30 de noviembre de 2011

.Musikatresnak sortzen!.

Kaixo lagunok!


Txirula ensaiatu duzue? Pozten naz! Bueno, gaur musikatresna batzuk egingo ditugu, perkusiozko tresna batzuk hain zuzen ere. Prest?


MARAKAK


Zer behar duzu?


1. Plastikozko edalontziak
2. Plastikozko botila txikiak
3. Jelosia edo zinta isolatzailea (marakak edalontziekin egiten baditugu)
4. Kanikak, plastikozko botoiak edo edozein lekale
5. Artaziak

Nola egin?

1. Hartu edalontzi bat eta lekaleekin, botoiekin edo kanikekin bete ezazu erdiraino. Plastikozko botila erabiltzen baduzue, prozedura berdina jarraitu (arrozarekin bete ahal duzue).
2. Itxi botila tapoiarekin edo jar ezazu edalontzi bat alderantziz eta zinta isolatzailearekin pegatu itzazu.
3. Nahi duzun bezala apaindu ahal duzu, hala nola, tenperekin margoztu, zeta paperakin pegatzen...
4. Azkenik, astindu ezazu eta bere soinua entzun ahal duzu. Hasi zaitez lehen landutako erritmoa lantzen eta animatu zaitez zure konposizio musikoak egitera.


PANDERETA

Zer behar duzu?

1. Margoak
2. Berniza
3. Pastelak egiteko molde bat
4. 8 kazkabilo
5. Egunkari zaharrak
6. Baselina
7. Papereztatzeko goma
8. Artilea

Tresnak:

1. Pintzelak
2. Ura
3. Plater bat
4. Artaziak

Zelan egin?

1. Pastelak egiteko moldean, baselina jarri.
2. Ondoren, papereztatzeko kolaren laguntzarekin pegatu itzazu egunkari zaharrak pastelak egiteko moldean. Kontuz! Ezin duzu zati txiki bat ere ez ezer jarrik barik utzi eta saiatu zaitez azal guztiak lodiera berdina izatea (gutxi gora behera zentimetro erdi).
3. Utz ezazu bi egunetan zikatzen eta gero atera ezazu moldea.
4. Errepasatu moldea: soberan dauden paperak moztu eta margoztu gustoko dituzun koloreekin.
5. Margoa ziku dagoen momentuan bernizatu pandereta.
6. Berniza ziku dagoen momentuan, hartu artilea eta jarri kazkabiloak.
7. Listo! Hasi ahal zara jotzen zure pandereta!

Klasean egin ahal diren musikatresnak dira eta umeei gustatuko zaielakoan nago! Animatu zaitezte praktikara eramaten.

Hurrengoarte! :)

OIHANE.
qrcode

domingo, 27 de noviembre de 2011

.Txirula.

Kaixo! :)


Gaur, txirularen beste partitura bat jarriko dizuet praktikatzen jarraitzeko oraingo hontan gabonak hain hurbil ditugunez, gabonetako kanta ospetsu bat jarriko dizuet. Ez ahaztu musika oso garrantzitsua dela gure bizitzan eta ezinbesteko bihurtu ahal dela gure egunerokotasunean.


Animo eta jarraitu entsaiatzen!




Hator hator abestia da, gabon kanta bat da eta euskal herriko etxe gehienetan abesten da gabon gauean. Hemen utziko dizuet letra ere ikasteko eta txirularekin batera abesten animatzeko:


HATOR HATOR


Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.


Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!


Gabon gaua pozik igaro daigun.




Hurrengorarte! :)


OIHANE.
qrcode

lunes, 21 de noviembre de 2011

.Erritmoa.

Kaixo irakurleok!
Gaur musikaren arlo garrantzitsu bat ikasiko dugu, Erritmoa. Erritmoa, unitate errepikakorrak dira eta tempo, konpas eta azentuek osatzen dute. Erritmo errezenak, bitarrak eta hirutarrak dira. 



Lehen Hezkuntzan erritmoa hobeto lantzeko eta beste egunean ikasi genuen noten balioa errepasatzeko musikogramak egitea da metodorik onena. Musikogramak obra musikal batean dauden elementu ezberdinen (erritmoa, esaldiak, tinbreak, konpasak...) errepresentazioari deritzogu. Elementuen kantitatea zehazteko koloreak erabiltzen dira (linea melodiko ezberdinak, akordeak edo baztertuta dauden notak), laukizuzenak (notaren balioa zehazteko) eta altuera noten posizioa zein den adierazteko. 
Abantailak oso adierazkorrak dira, partituraren ikuspegi global eta errez bat eskaintzen digun bitartean ulermena, partituraren jarraipena edo analisia egiten errazten digulako. Nire ustez, haurrentzako metodo oso on bat suertatu daiteke erritmoa ikasten dauden bitartean, partitura bat jarraitzen ikasten dutelako. Gainera, metodo honen bitartez gauzak azkarrago ikasiko dituztela uste dut. 
Hemen utziko dizuet musikograma baten adibidea:



Hurrengorarte!


OIHANE

qrcode

.Txirula.

Kaixo!


Gaur instrumentuen familiak alde batera utziko ditugu familia bat izan ezik, haizezkoak. Haizezkoen barruan aipatu genuen txirula, gogoratzen duzue? Ez baduzue gogoratzen sartu zaitezte .Haizezko instrumentuak. sarreran eta gogora itzazue.


Gaur txirulari buruz hitz egingo dugu: txirula ikastolan erabiliko dugun instrumentu bat da, haizezko instrumentu bat hain zuzen ere. Aintzinatik dator, eta lortu duen ospea instrumentuen munduari hasiera emateko duen aukera pedagogikoei esker izan da. 


Gaur, txirularen notak ikasiko ditugu. Gogoratzen duzue zeintzuk dira notak? Do, Re, Mi, Fa, Sol, La, Si eta Do. Prest? 




Pazientzia handiz hartu ezazue, behin notak ikasita hemen utziko dizuet abesti bat zuek praktikatzeko eta ondo pasatzeko txirula jotzen.




Asko ikasi eh? Hurrengo arte!

OIHANE

qrcode

.Noten balioak ikasten.

Kaixo!


Lehenik notak ikasi genituen, gero, zeintzuk ziren familia bakoitzean dauden instrumentuak eta oraingo honetan noten balioa zein den ikasiko dugu. Nota bakoitzak partitura baten barruan dagoenean, irudi ezberdina eta iraupen ezberdina izan ahal dute. Horregatik, partitura bat interpretatu nahi badugu, ezinbestekoa da bakoitzaren iraupena eta balioa jakitea.


Zuek ez zarete oso nagusiak, beraz, lehen hezkuntzan ikasiko ditugun irudiak hauek dira: kortxea, beltza, zuria eta azkenik borobila. Kortxeak, beltzaren erdia balio du, parte erdia, gero, beltzak zuriaren erdia balio du, hau da, parte oso bat, zuriak aldiz, borobilaren erdia irauten du, hau da, 2 parte eta azkenik, borobila 4 parte irauten duen irudia da.




Honelakoak kontuan izan behar ditugu noten balioak ez ahazteko. Haurrek buruz ikasi beharko duten informazioa da, baina hasieran marrazki hau ikusita azkarrago barneratuko dutela informazioa uste dut.


Hurrengo egunean, txirula ikasiko dugu, prest zaudete?




Aiooo! :)


OIHANE
qrcode

martes, 15 de noviembre de 2011

.Perkusiozko instrumentuak.

Kaixo lagunok! :)
Gaur perkusiozko instrumentuei buruz hitz egingo dizuet, beste egunean agindu bezala. Perkusiozkoak, astintzen edo jotzen duzunean soinua ateratzen duten instrumentuak dira. Perkusiozko instrumentuak erabili ahal dira, erritmoak sortzeko, normalean, beste instrumentu batzuen laguntzaile izanten dira erritmoa sortzeko eta mantentzeko.


2 taldetan sailka daitezke: bere afinazioaren bidez eta bere osagai kartsuaren bidez.


AFINAZIOAREN BIDEZ:



-Altuera definituta daukatenak: Identifikagarriak diren notak sortzen dutenak. Adibidez; xilofonoa, marinba, tinbalak...



-Altuera zehaztugabea daukatenak: Instrumentu hauen notak ez dira identifikagarriak. Adibidez; danborra, triangelua, klabeak, gong-a...





OSAGAI KARTSUAREN BIDEZ

-Haga: xilofonoa, zelesta eta triangelua.
-Xafla: Platiloak, kanpana eta gong-a.
-Mintza: Tinbalak, bonboa, danborra eta pandereta.

Hemen utziko dizuet bideo bat, oso interesgarria dena. 5 urteko ume bat, Jonah Rock system of downen abesti bat jotzen bateriarekin.




Hurrengo arte! :)


OIHANE

qrcode

viernes, 11 de noviembre de 2011

.Harizko musika instrumentuak.

Kaixo guztioi!

Gaur, agindu nizuen bezala, harizko instrumentuei buruz hitz egingo dizuet. Harizkoak, soken bibrazioaren bidez soinua ateratzen duten instrumentuak dira.



Mota ezberdinez osatuta dago talde hau; soka-igurtzia, pultsoa eta puazkoak edo perkutidoak.


1. Soka-igurtzia: Arko batekin sokak igurtzen ditugunean, soinua ateratzen duten instrumetuak dira. Talde hau osatzen duten instrumentuak, biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua dira. Entzun nahi duzu nolako soinu daukan bakoitzak? Sartu zaitez hemen, instrumentuen soinua.




2. Pultso eta puazkoak: Atzamarrekin edo puan baten bidez jotzen diren instrumentuak dira. 
   Atzamarrekin: Arpa, Laud-a, Gitarra, Bandurria...
   Plektoarekin: Mandolina, Banjoa, Balalaika..


.













3. Jotzen den sokazkoak: Konplexua den sistema mekaniko, mazo batzuen bidez kordak jotzen duenean soinua ateratzen instrumentuak dira. 
    Teklatua dutenak: Klabikordioa, Pianoa eta Klabezina...
    Teklatu barik: Espineta...




Hemen jolas bat utziko dizuet! :) Harizko instrumentuen jolasa


Hurrengorarte!


OIHANE.





jueves, 10 de noviembre de 2011

.Haizezko musika tresnak.

Kaixo lagunok!


Badakit irrikitan egon zaretela musika instrumentuen familiak sakontasunez ezagutzeko. Lasai, gaur horri ekingo diogu, gaur haizezko musika tresnak ikasiko ditugu.


Haizezko musika tresnak, soinudun hobi batzuez osatuta daude eta forma eta materia ezberdinekoak aurkitu ahal ditugu. Soinua aterako da, jotzaileak putz egiten duenean. 


Badakizu haizezko musika tresnek 2 motatakoak izan ahal direla? Ba bai, haize-egurrezkoak eta haize-metalezkoak. Jakin nahi duzue zertan ezberdintzen diren? 


Haize-egurrezkoak, aintzinean egurrarekin egiten ziren instrumentuak dira. Duela urte asko egurrez egiten ziren, baina gaur egun batzuk metalez egiten dituzte. Soinu altuen daukaten instrumentik graberaino zerrendatuko ditugu.


1. Flautina
2. Flauta
3. Oboea
4. Adar ingelesa
5. Klarinetea
6. Saxofoia
7. Fagota 
8. Kontrafagota 




Orain, haize-egurrezkoak ikasi eta gero, haize-metalezkoak ikasiko ditugu. 
Haize-metalezkoak, metalez egindako instrumentuak osatzen dute eta aho-pieza baten bidez jotzen dira.Soinu altuen daukan instrumentutik, grabena daukan instrumentuko sailkapena, hurrengoa izango litzateke:


1. Korneta
2. Tronpeta
3. Tronpa
4. Tronboia 
5. Tuba






Eta hau da guztia gaurkoz, hemen utziko dizuet jolas bat gaur ikasi ditugun instrumentuen puzzleak egiteko; Instrumentuen puzzleak. Hurrengo egunean, harizko instrumentuak ikasiko ditugu. 


Hurrengorarte!


OIHANE.



miércoles, 9 de noviembre de 2011

Kaixooo irakurleok!


Gaur instrumentuen familiari buruz hitz egingo dizuet. Badakizuenez, instrumentu bat ondo manipulatzen baduzu, musika sortzen den objetua da. Instrumentu asko daude, eta horregatik sortu ziren instrumentuen familiak. Familiak 3 talde nagusitan sailkatu daitezke: Haizezko musika tresnak, Harizko musika tresnak eta Perkusiozko musika tresnak. 




1914an, Erich Von Hornbostel eta Curt Sachs beste sailkapen bat argitaratu zuten bere Zeitschrift für Ethnologie lanean. Gaur egun sailkapen hau jarraitzen da. 
4 mota ezberdinetan sailkatu zituzten instrumentuak:


1. Idiofono; klabeak, xilofonoa, kanpaia..
2. Membranofono; danborra, tinbalak, kongak..
3. Aerofono;  txirula, tronpeta, saxofoia...
4. Cordofono; arpa, gitarra, biolina...


Gero, XX.mendean Elektrofonoak gehitu ziren, hau da, gitarra eta baxu elektrikoa. 


Baina lasai, gu bakarrik lehenengo sailkapena ikasiko dugu! Hurrengo egunean, haizezko instrumentuak zeintzuk diren ikasiko dugu! 


Hurrengorarte! :)


OIHANE.




viernes, 4 de noviembre de 2011

Goazen nota musikalak ikastera!

Kaixo irakurleok!
Gaur nota musikalak zeintzuk diren ikasiko dugu, horrekin batera zenbat pentagrama dauden ere ikasiko dugu. Abesti bat dago, umeekin notak zeintzuk diren praktikatzeko, eta notak ikasi eta gero txirularekin jo dezakegu nahi degun partitura, beraz, hasi gaitezen ikasten.

Lehenik eta behin, 7 nota daudela jakin behar da; DO, RE, MI, FA, SOL, LA eta SI.









Hau jakin eta gero, abestia baten bidez notak barneratuko ditugu, umeentzako errazagoa izango baita gero gogoratzeko. Abestien bitartez, umeek gauzak hobeto eta errazago barneratzen dituzte eta emaitzak hobeagoak izan daitezte. Hemen utziko dizuet bideo bat, nota musikalak umeekin ikasteko.




Abestiekin ikasi daitezke notak, baita jokuen bidez ere, dinamikoagoa delako eta umeek gogo handiz hartuko dutelako.  Interneten hainbat joku aurkitu daitezke, hemen interesgarria iruditu zaidan joko bat utziko dizuet. Notak ikasteko jokuak, ondo pasatu nahi baduzue ikasten duzuen bitartean, ez itxaron eta egin ezazu klik!

OIHANE.