jueves, 29 de septiembre de 2011

Musika Hezkuntzan

Kaixo!


Oraingo honetan beste aurkezpen bat jarriko dizuet, bain ez nirea, idatziko dudan gaiaren aurkezpena egingo dut.


Blogg honetan musikari buruz idatziko dut, musika hezkuntzan hain zuzen ere. Nire ustez oso garrantzitsua da musika egunerokotasunean, batez ere umeen egunerokotasunean musika hainbat gauzetarako baliagarria izan ahal delako; adibidez, lasaitzeko, denbora pasatzeko, ikasteko...


Ikasteko esaten dudanean, hezkuntzari erreferentzia zuzena egiten diot. Hezkuntzan oso baliagarria izan daiteke musika, umeek gauza asko ikasi ahal dituztelako musikaren bidez. Adibidez, aintzinean musika erabiltzen zen buruz ikasi behar ziren gauzak gogoratzeko. Beste era batera erakusten diegu eta modu dibertigarri batekin.Hizkuntz ezberdinak ikas dezakete (ingelesa) , baita erritmoa eramaten, soinuak ezberdintzen, instrumento batzuk jotzen...


Hemen utziko dizuet bideo bat ikusteko musika klase bat nolakoa den:



NIRE AURKEZPENA

Kaixo irakurleok!


Gaur, nire aurkezpena irakurtzeko plazerra izango duzue. Ni Oihane Vega naiz, 18 urte ditut eta Ermukoa naiz.


Aurten magisteritzako 2. urtea ikasten ari naiz Leioako Irakasleen Unibertsitatean. Betidanik nahi izan dut ikasi hau, asko gustatzen zaizkidalako umeak eta interesgarria iruditzen zaidalako haiek guri erakutsi ahal digutena.Umeen ikuspegia oso ezberdina eta dibertigarria iruditzen zait umeei azalpenak ematen entzutea. Nire helmuga irakasle on bat izatea da.


Ikasteaz gain, gauza asko egiten ditut. Arratsaldetan musika klaseak jasotzen ditut, txikitatik gustatu zait musikaren mundua, beraz, asteko egun bat izan ezik musika eskolan pasatzen ditut arratsaldeak. Hainbat instrumento jotzen ditut, hala nola, gitarra elektrikoa eta klasikoa, bateria eta baxu elektrikoa. Instrumentuetaz aparte, talde batzuetan nago sartuta; banda, batukada, perkusiozko talde batean eta nire lagunekin sortu genuen talde batean, TABER. Nire ustez gure nahiak eta sentimenduak adierazteko beste modu bat da eta horregaitik dut hain gustoko.


Musikaz gain, nire beste denborapasa bat dantzak dira. Taldearen izena Txindurri da eta txikitatik parte hartzen dut, hasieran gurasoek derrigortuta joaten nintzen baina orain gustura noa Euskal dantzak ikastera. Taldean bertan, txistua jotzen dut eta monitora bezala lan egiten dut.


Hau guztia nire bizitza osatzen dute, eta hemendik aurrera idazten dudana gustoko izatea espero dut!


Aiooooo!


Oihane

viernes, 23 de septiembre de 2011

Musika

Ongi etorriak musikaren sekretuak ezagutu nahi dituzuen guztioi!

Hau blogg-aren lehenengo sarrera da eta honen bitartez azaldu nahi dizuet blogg hau musikari buruzkoa izango dela. Adin guztietako pertsonentzako.

Gustokoa izatea espero dut!

Bueltatu zaitezte! :)