jueves, 29 de septiembre de 2011

NIRE AURKEZPENA

Kaixo irakurleok!


Gaur, nire aurkezpena irakurtzeko plazerra izango duzue. Ni Oihane Vega naiz, 18 urte ditut eta Ermukoa naiz.


Aurten magisteritzako 2. urtea ikasten ari naiz Leioako Irakasleen Unibertsitatean. Betidanik nahi izan dut ikasi hau, asko gustatzen zaizkidalako umeak eta interesgarria iruditzen zaidalako haiek guri erakutsi ahal digutena.Umeen ikuspegia oso ezberdina eta dibertigarria iruditzen zait umeei azalpenak ematen entzutea. Nire helmuga irakasle on bat izatea da.


Ikasteaz gain, gauza asko egiten ditut. Arratsaldetan musika klaseak jasotzen ditut, txikitatik gustatu zait musikaren mundua, beraz, asteko egun bat izan ezik musika eskolan pasatzen ditut arratsaldeak. Hainbat instrumento jotzen ditut, hala nola, gitarra elektrikoa eta klasikoa, bateria eta baxu elektrikoa. Instrumentuetaz aparte, talde batzuetan nago sartuta; banda, batukada, perkusiozko talde batean eta nire lagunekin sortu genuen talde batean, TABER. Nire ustez gure nahiak eta sentimenduak adierazteko beste modu bat da eta horregaitik dut hain gustoko.


Musikaz gain, nire beste denborapasa bat dantzak dira. Taldearen izena Txindurri da eta txikitatik parte hartzen dut, hasieran gurasoek derrigortuta joaten nintzen baina orain gustura noa Euskal dantzak ikastera. Taldean bertan, txistua jotzen dut eta monitora bezala lan egiten dut.


Hau guztia nire bizitza osatzen dute, eta hemendik aurrera idazten dudana gustoko izatea espero dut!


Aiooooo!


Oihane

No hay comentarios:

Publicar un comentario